XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALDERDI AIPAGARRIAK ARCACHON-eko TURISTAK

Nahiz eta inguru honetan hain ugari diren ostrazaleak ezagunak izan, hala ere turismorako duen indarragatik batez ere, herri hau aipatzeko da.

Negualdian,15.000 bizilagun bakarrik dituen herri honek, hamar bider gehiago ukan ohi ditu udan.

Izan ere, udaldi bakoitzean, 200 edo 300 mila bainuzale pasatu ohi dira bertatik.

LANDETAKO BASOA

Hemeretzigarren mendera arte Sahararen antzeko desertua zena, milioi Ha-tako basoa bihurtu zen geroztik.

Mende honen haseran, Landetako pinua urrezko arbola zen.

Trenbideko trebesak, etxeetako gapirio edo zutoinak zirela eta, edo pintura sortzeko, pinuaren arroxina zela eta, izugarrizko entzutea zuen pinudi horrek garai honetan.

Baina, laster bukatu zen Landetako urre iturri ustekoa.

Amerikako pinuak zirela, edo metalezko zutoin eta gapirioak egurraren ordez jartzen direla batetik, eta Petrokimikaren bidez arroxinarik gabe pintura ere sortzen dela bestetik, haizearekin batera Landetako pinuaren garrantzia joan zen.

Geroztik, suak erre zuen basoaren hirurik bat, eta horretaz gain, Landetako pinuari fruituren bat ateratzeko, zerratoki edo paperolak ere sortu dira inguru horretan.

Taldeka poster batzu egiteko asmoa duzuenez gero, horretarako egoki etorriko zaizuen zenbait paisaia edo giza bizibide hemen duzue.

LACQ-eko GASA

Orain dela guti, 1949-garren urtean, aurkitua izan zen.

Bertako gasa, 3.350 metro lur azpitik ateratzen dute.

Urtero, 5.000 milioi mampsup3; gas ateratzen denez, eta 200.000 mampsup3; gas, ustez, dagoenez gero, urte asko baino lehen, bukatua izanen da dena.

Era berdinean, 1.400.000 tonelada sufre ere biltzen da Lacq-en urtero.

Horrela U.S.A-en atzetik Frantzia bigarrena da sufre produkzio honetan.

Hala ere, Baionan zehar esportatu ohi dena batetik, eta, 4.000 metrotako gas-hodien bidez, Frantzia barrura eramaten dena bestetik, Okzitaniak, berak sortu duen energia honetarik 25 % besterik ez du gastatzen.

Zein urtetara arte iraun dezakete, Lacq-eko gasa martxa honetan ateraz?.

Urtero Okzitanian behar dena bakarrik aterako balute, hau da 1.500 milioi mampsup3;, noiz arte iraunen lukete gas hori ateratzen?.